Adinberrik beste 16 proiektu berritzaile bultzatu ditu, gizartearen zahartzeari aurre egiteko

Lehen mailako erronka da gure lurraldearentzat, eta erronka horri aurre egiten ari gara jada, Adinberri zahartze osasuntsuaren estrategiaren bidez. Proiektu hori eraldatzen ari da Gipuzkoak erronka horri aurre egiteko modua: Lurraldea aktibatu du, hirugarren sektoreari lotutako eragileetatik hasi eta ezagutzaren eta berrikuntzaren esparrukoetaraino, guztiok konponbideak bilatzeko konpromisoa hartuz. Guztion artean pertsona adinduak eta mendekotasun egoeran daudenei ematen diogun arreta eraldatzen ari gara eta, aldi berean, sektore ekonomiko berria eta kalitatezko enplegua bultzatzen.

2030: urrunegi, ala… gertuegi?

Norberaren bizitzan hogei urteko ibilbidea historia luze xamarra dela esan genezake, baina gizartearen garapenean edota lurralde baten eraldaketari dagokionean begi gora-behera batean igaro daiteken aldiunea dugu.

Gaurkoan, Aldundiaren Estrategia Bulegoak Gipuzkoako etorkizuna prestatzeko estrategia-oinarriak aurkeztu ditu Kursaal-en. Bertan, 2030 urtera begira proiektatutako irizpideak izan ditugu aztergai eta ikusmuga urrunegia badirudi ere, ordurako Gipuzkoaren etorkizuna egoki landu nahi badugu, lanari eutsi behar zaiola ondorioztatu da.

Etorkizuna prestatzerakoan iragana eta oraina kontutan hartzea ezinbestekoa da, eta funtsezkoa guztion parte hartzea. Hauxe izan da bertan azaldu dudan hausnarketa.

Galdera, 2030 urrunegi ala gertuegi?