• Gizarte ekonomia Gipuzkoan

    Pasa den uztailaren 4ean Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiko (GEZKI) arduradunak etorri ziren agerraldia egitera Gipuzkoako Batzar Nagusietara, Baleren Bakaikoa bere zuzendaria buru zutela.

    Ekonomia soziala gure herrian ondoko erakunde guzti hauek osatzen dute: kooperatibek, Lan-sozietateek, Gizarteratze-enpresek, Enplegu zentro bereziek eta Elkarren bermerako sozietateek.

    Agerraldia oso interesgarria izan zen, gure herrian gizarte ekonomiak duen egitura eta egoera ezagutzeko aukera eskaini zigulako, alde batetik, eta bestetik, arlo honek neurri handi batean duen ikusezintasuna zertxobait gainditzeko.

    Bi ondorio nagusi atera zituzten: lehena, Gizarte Ekonomiako enpresek enpleguari eusteko gainontzeko enpresek baino ahalmen handiagoa izan dutela eta, bigarrena, euskal ekonomian duten pisua oso garrantzitsua dela. Ondoko irudian ikus daitekeen bezala, 2012an gizarte ekonomiako enpresek EAEko enpleguaren %8,14ari eusten zioten.

    EnpleguaEAE1

    Gipuzkoako datuak ere eskatu genizkien eta atzo bertan igorri zizkiguten, ondoko koadroan ikus daitezkeelarik:

    EnpleguaGipuzkoa2

    Zer ematen digu atentzioa? Ba, alde batetik kontuan hartu behar dela Gipuzko koadroan ez direla sartzen gizarteratze enpresak eta enplegu zentro bereziak, GEZKIk ez dituelako oraindik datu desagregatuak, aurrerantzean edukiko badituzte ere. Eta hala ere Gipuzkoako datua 2012an %11,58koa da, beraz EAEkoa baino %3,44 handiagoa.

    Eta kontutan baldin badugu GUREAK bezalako elkarte batek 4.000 langiletik gora dituela eta ez dela oraindik estatistika horretan sartzen, ariketa sinple batekin Gipuzkoako gizarte ekonomiako 33.414 langileei GUREAK-eko 4.000 langile horiek soilik gehituta %12,97a ateratzen zaigu, beraz EAEko batez bestekoa baino %4,83 gehiago.

    Argi dago, beraz, ekonomia sozialak Euskal Herrian garrantzi handia baldin badu, are handiagoa duela Gipuzkoan. Eta harro egoteko arrazoiak ditugu. Hamarkada luzeetan zehar enpresa ulertzeko kultura berezi bat indartzen joan da gurean. Langileen parte hartzea indartzen duena, gizarte politiketan lan izugarria egiten duena, azken batean munduan zehar areagotzen ari den desberdintasunari aurre egiteko modu eraginkorrak egunero era praktikoan proposatzen dituena.

    Gipuzkoan harro egoteko arrazoiak baditugu, baina ez gara horregatik lokartu behar. Eskuartean dugun altxor hori ezkutuan daukagu eta gure ardura da ongi ezagutu eta ondoren ezagutaraztea.

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR