Euskararen erabilpena

Spread the love

Herri honetan bizi garenok argi eta garbi ikusten dugu euskara azken hiru hamarkadetan nabarmenki biziberritu dela. Gipuzkoan, esate baterako, bere burua euskalduntzat dutenen kopurua 1981ean %40a izatetik 2006an %53a izatera pasatu da. Hala ere, ez gara gai izan erabilera maila berean hazteko.

Kontuan izan behar dugu, gainera, kultur eta komunikabideen eskaintzaren garapena eta, batez ere, komunikazio eta informazio teknologiekin zerikusia duen oro ingelesez eta gazteleraz bideratzen dela, eta horretan euskarak baldintza okerragoetan lehiatzen duela.

Horregatik, eta garbi izanik euskarak gure etorkizunaren oinarri nagusienetarikoa izan behar duela, euskararen ezagutza handitzearen eta bere erabilera sektore dinamikoenen artean bultzatzea ezinbestekotzat jotzen dut, batez ere gazteen artean. Pertsonalki asko kezkatzen nau gai honek. Gure lehentasunetako bat izan behar du eta arreta handia eskaini nahi diot datozen urteetan.