Solidaritatearen balioak

Spread the love

Gipuzkoan estatuan dagoen gizarte politika eredurik aurreratuena daukagu urteetan mantendu izan dugun lankidetza publiko-pribatuari esker.

Ez da egun bateko lana izan. Oraingoan ere errealitatearekin lotura zuzena duen eredu baten arrakasta da, Lurraldeko elkarteekin, boluntarioen kulturarekin eta, batez ere, euskal gizartean historikoki solidaritatearen baloreak izan duen garrantziarekin.

Zerbitzu sozialen demandak gora egin du eta bide horretatik jarraituko du. Testuinguru horretan, kudeaketa eredu berritzaile bat ezarri behar da gure adinduak, langabetuak eta bazterketa arriskuan dauden pertsonak zainduz.

Askorentzat eredugarri den gure sistema bermatu ahal izateko, sistemaren finantzazioaren inguruan erakundeen arteko hausnarketa urgentea behar da.