Errenteriako Madalenetan

Spread the love

Errenteriako Madalenetan izan naiz gaur eguerdian. Batzokiak bi ekitaldi oso interesgarri antolatu ditu eta babesa eman nahi izan diet. Alde batetik, Errenteriako Atletismo Taldearekin batera Madalenetako VII. Haurren Krossa antolatu dute, adin guztietako haurren parte hartzearekin. Betiko moduan horrelako lasterketetan parte hartu eta irabazi duten haurren begietan ikusten den distira ikustea oso polita izaten da. Bizi osoan gordeko dute batzuk gaurko domina eta oroitzapena.

Beste ekimena, Errenteriako  HIBAIKA arraun elkarteari  omenaldia egin diote. Egun hauetan Hibaika taldeko neskek izan dute oihartzuna, izan ere momentuz  Euskotren Ligan lehen postuan doaz San Juangoekin berdinduta.  Edozein kasutan, omenaldian klubaren izenean hitza hartu duenak esan duenez, esfortzu kolektiboa izan da Hibaika. Mutilek irabazitakoak klubarentzat utzi eta hortik sortu ahal izan dira nesken taldeak. Kirol taldeek gure herrietan egiten duten papera ez da sekula behar adina eskertua izango. Zorionak Hibaika!!

Errenteria Hibaika omenaldia 2