“Gipuzkoa sendotzen jarraitzeko unea da, gizarte osoarekin eta enpresekin batera”

OÑATI. Ainhoa Galdos Olazar (Oñati, 1966) izango da EAJ-PNVren Oñatiko alkatetzarako hautagaia. Hala, alderdikidez eta herritarrez inguratuta, Mondragon Unibertsitatearen Enpresagintza campusean egin dute gaur haren hautagaitzaren aurkezpena eta, babesa emateko, alboan izan ditu Gipuzko Buru Batzarreko presidente Joseba Egibar eta Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusirako hautagaia. Galdosek izendapena “ohorez eta erantzukizunez” hartu du, beregan jarritako konfiantzarengatik eskertuta.
Aurkezpen ekitaldian, Gipuzkoako diputatu nagusirako hautagaiak azken urteetan lurraldean bizi izan duen aldaketan jarri du begirada, eta “EAJren zigilua” eta “gipuzkoar eredua” delako kontzeptuekin lotu ditu legealdi honetan Gipuzkoak izandako aldaketa. Olanok azaldu duenez, “kudeaketa txar batek gerarazitako lurralde bat aurkitu” zuten, “lurraldeko azpiegitura nagusiak amaitzeke zeuzkanak eta lurraldeko gizarte eta ekonomia ehunari bizkarra ematen zion Aldundiarekin”.
Olanok jarraitu duenez, lau urteren ostean, “Gipuzkoa sendoago bat dugu”, eta haren ustetan hori lortu da “kudeaketa zorrotz, eraginkor eta jasangarria” egin delako. Kudeaketa horrek gauzatu du Deskargako lanak behingoz amaitu ahal izatea, nabarmendu duenez, “Debagoieneko komunikazioak hobetu eta bertako enpresei lehiakorrago egin dituena”. Alor ekonomikoan hobekuntza nabariak eman direla baieztatu du diputatu nagusiak eta azpimarratu nahi izan du etorkizuneko esparru ekonomikoei bultzada emateko Gipuzkoako Foru Aldundiak legealdi honetan egin duen apustu irmoa. Olanok Gipuzkoako aurrerabidearen hirugarren ardatza ere nabarmendu du: esparru soziala. Gizartearen zahartzeari aurre egiteko estrategia eta pobreziaren eta bazketerkeriaren aurkako inklusio planak izan ditu hizpide.
Azkenik, kudeaketaren aspektu klabeetako bat eragile sozialen arteko lankidetza izan dela erantsi du diputatu nagusirako hautagaiak, “proiektuak aurrera atera dituen elkarlan bat”. Horregatik, “Gipuzkoa gaur duela lau urte baino sendoago dago, ekonomia lehiakorrago batekin eta gizarte kohesionatuagoarekin”. Era horretara egin die erreferentzia aipatutako zigiluari eta “gipuzkoar ereduari”, gizarteari dei eginez eredu hau taxutzen segi dezan, “ekonomia sendo baten alde egiten duen eredua, gizarte kohesionatu batekin, erakunde indartsuekin eta pertsonen, erakundeen eta eskualdeen arteko lankidetzan sinesten duena”.

EAJ-PNV, aurrera egiteko
Kudeaketa ereduak izan ditu hizpide baita ere GBBko presidente den Joseba Egibarrek, bere ustez hor egongo baita hauteskunde hauetako “klabea”. Azaldu duenez, ezker abertzalea alkatetzan egon den herrietan ikusi da “udalerri hauek ez dutela aurrera egin. Eta aurrera egiten ez baduzu, atzeraka zoaz”. “Herri batek aurrerapausoak eskatzen ditu. Herrigintza horretan, udaletatik hasita, naziogintzan, benetan fundamentuzkoa dena EAJ-PNVren proiektua da”, adierazi du. Egibarrek lanean jarraitzera deitu die alderdiko erakundeetako arduradunei, “harrotasunez, baina harrokeriarik gabe, elkarrizketa erabiliz nazio sendoa herrietatik eraikiz”.
Egibarrek EAJ-PNVren ibilbide historikoan ere jarri du azpimarra, ezker abertzalearenarekin alderatuz. “Beraiek kudeaketatik oso urrun egon dira beti, beste gerra batzuetan ibili dira”, esan du, eta azken urteetan eman duten aldaketari erreparatu dio gero: “Orain, berriz, kudeaketan onak garela aitortzen dute, haiek ere gestioan murgildu beharrean daudelako. Gu gauden posizioetara etorri nahi dute, ba ongietorriak. Honek erakusten du EAJ-PNV ondo aritu dela urte guzti hauetan”, nabarmendu du. Ideia honetan sakondu du gero Egibarrek: “Zure herria maite baduzu, herri hori eta herritarrak errespetatzen dituzu, eskubide guztietan. Eta nork esan dezake hori herri honetan, nork esan dezake giza eskubide guztiak errespetatu dituela? Ikuspegi abertzale batetik, behintzat, EAJ-PNVk bakarrik. Nork egin du euskal instituzioen defentsa orain arte? Guk, EAJ-PNVk”.
Arduradun jeltzaleak bide honetatik jarraitzearen alde egin du, “han eta hemen, Oñatin, Madrilen edota Bruselan”. Helburua, betiere, Euskadik aurrera egitea izango litzateke arlo ekonomiko, sozial zein politikoan. “Estatuarekin berdintasunezko erlazioa behar dugu aurrera egiteko, ez mendekotasunezkoa. Eta, gaur egun, tokatzen den ministroaren umorearen menpe bizi gara, transferentziekin ikusten ari garen bezala. Eskema aldatu beharrean gaude eta, horregatik, herri, lurralde eta naziogintzan sinesten dugunok esaten dugu eman bidea Gipuzkoari eta Euskadiri”, itxi du Egibarrek.

“Proiektu sendo batekin, erabakitasunez”
Bere aldetik, diputatu nagusiak esandakoarekin bat etorri da Ainhoa Galdos udal hautagaia eta kontuan jarri du EAJk hamarkadetan eginiko lana, hala Euskadin nola Oñatin, “gaur egun bizi dugun ongizatea eta zerbitzu maila eraikitzeko”. “Hautagai gisa, sentitzen dut aukera ematen zaidala proiektu handi baten parte izan eta nire ekarpena egiteko”, esan du Galdosek, “eredu argi batean oinarritutako proiektua”: “ekonomia sendo baten aldeko apustua, gizarte zerbitzuak eta ongizatea bermatuko dituena, alegia, EAJren eredua”. “Horretarako, garrantzitsuena pertsonak erdigunean jartzea da eta norabide argi bat edukitzea”, osatu du. “Guk argi dugu ze proiektu dugun: bizi kalitatea, inguru garbi eta atsegin batean, adin guztietarako Oñati, irisgarria eta guztiok kontuan hartuko gaituena”.
Hala, “Oñatiko EAJk herri-proiektu berriari bultzada eman ahal izateko duen sendotasuna” nabarmendu du. “Oñati berriz ere martxan jarriko duen proiektua”, EAJk “beti erakutsi duen lanerako gogoekin eta eraginkortasunarekin”, hain zuzen. Horrenbestez, aldaketaren aldeko hautua egitera deitu ditu oñatiarrak, Oñatik ezin duelako “lozorroan geratu”. Haren ustez, “ordua da, EAJk berriz lekukoa hartu eta alkatetzan berriz, Oñatirentzako proiektu sendo baten gidaritza hartzeko”.

“Etorkizuneko ekonomiara eta kohesio sozialera bidean jauzi berria emateko unea da”

DONOSTIA. Gipuzkoako diputatu nagusi izateko EAJ-PNVren hautagai den Markel Olanok gaur goizean aurkeztu ditu datozen foru hauteskundetarako programaren oinarriak. Nabarmendu duenez, “kalitatezko enplegua” eta “pertsonen ongizatea” bultzatzeak izango dute “lehentasun osoa”. Olanok “kudeaketa bizi eta eraginkorra” eskaini die Gipuzkoako herritarrei, lurraldea ekonomikoki eta sozialki indartzen jarraitzeko eta Gipuzkoa ireki, lehiakor eta dinamikoa eraikitzen segitzeko.

“Gipuzkoak asko egin du aurrera legealdi honetan. Duela lau urte baino sendoagoa da. Gure ekonomiak eta gure enpresek indartzen jarraitzen dute, eta gizarte desberdintasunak murriztuz doaz”, esan du Olanok, Gipuzko Buru Batzarraren egoitzan elkartu diren hedabideen aurrean. Hala ere, gehitu duenez, lurraldeak “ezaugarri eta baliabide nahikoa” ditu maila guztietan “apustu berriak” egiteko, betiere “anbizio eta berrikuntzaren” ikuspegietatik. “Gipuzkoako indartzen jarraitzeko unea da, etorkizuneko ekonomia eta gizarte kohesionatuago baterantz jauzia emateko momentua”, aurreratu du.

Diputatu nagusi izateko hautagaiak bere hauteskunde programak jasotzen dituen hamar lan lerroak xehatu ditu. Ideiak hauek datozen asteetan osatuko ditu alor ezberdinetako adituen ekarpenekin, eta lurraldeko ehun ekonomiko eta sozialaren ordezkarienekin. Lan talde bat jada ari da dinamika honetan lanean, Olanok azaldu duenez. Lurraldeko hauteskunde barrutietako EAJ-PNVren hautagaitzen buru diren Eider Mendoza, Maria Eugenia Arrizabalaga eta Xabier Ezeizabarrena egon dira berarekin aurkezpenean.

Olanok gogoratu duenez, “kudeaketa eraginkorra” eta “ondo eginiko lana” EAJ-PNVren ezaugarri nagusiak dira, eta baita legealdi honetan Foru Aldundian egindako lanarena ere. Gainera, gizartea erabaki guneetara gerturatzea lortu da, partaidetza eta gardentasunaren bitartez. “Gobernu estilo honek ez dauka atzera bueltarik, eta datorren legealdiak hau egonkortzeko balio behar du”, esan du. Aurrera begira, eraginkortasun eta gertutasunetik lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du, Gipuzkoak aurrera pausoak ematen jarrai dezan aipatutako hamar alorretan.

Lehenik eta behin, hautagai jeltzaleak gogoratu du gure enpresen “posizioa” nabarmen hobetu dela azken urteetan, industria jarduera egonkortu eta langabezia tasa %8 arte jaitsi baita. “Honek izan behar du ekonomia berria bultzatzeko oinarria, eta honela enplegu gehiago eta hobeagoa sortzeko”, proposatu du. EAJ-PNV osatzen ari den programak, beraz, hainbat neurri jasoko ditu enpresen modernizazioa bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainak indartu, teknologia garapena eta etorkizuneko sektoreak indartu, enpresa ehunaren lehiakortasuna merkatu berrietan bermatu eta lankidetza eta ekintzailetza aldezteko.

“Ekonomia indartsua izateak ez du ezertarako balio ez badago pertsonen zerbitzura”, adierazi du. Honenbestez, “pertsona guztien ongizatea eta integrazioa bermatzea” izango da bere programako “bigarren lehentasun puntua”. Olanok gogoratu du legealdi honetan “nabarmen” zabaldu direla kolektibo ahulenentzako arreta zerbitzuak, eta zahartzea eta inklusioaren erronkei aurre egiteko lurralde estrategien oinarriak jarri direla. Hemendik abiatuta, Gipuzkoako gizartea indartu eta kohesionatzen jarraitzean jarri du azpimarra Olanok. Horretarako, zerbitzu sozialak babestu eta bultzatu, zahartze osasuntsu eta aktiboa bermatu, gizarte ezberdintasuna borrokatzeko programak garatu eta bazterkeria arriskuan dauden pertsonen lan eta gizarte integrazioaren alde lan egiteko konpromisoa hartu du.

 

Berdintasunarekin konpromisoa duen Gipuzkoa

Gainerako lan lerroei dagokionean, EAJ-PNVren arabera, bere programak politika berria sustatu eta gobernatzek modu “parte hartzaile eta gertukoa” sustatzen jarraitzeko erabakia islatuko du, “komunitateari ematen diogun zerbitzua” Aldundiaren ezaugarri nagusi bihurtuz. Laugarren puntuan, “berdintasun eta aniztasunarekin konprometituta” dagoen Gipuzkoa eraikitzen jarraitzeko nahia jaso du Olanok, helburua Europa mailan ezberdintasun gutxien duten lurraldeen artean kokatzea izaki, gizarte, ekonomia eta genero ikuspegietatik. Horretarako balio demokratikoak indartuko dira, emakume eta gizonen arteko berdintasuna eta identitate aniztasuna.

Bosgarren puntuan, lan lerro nagusien artean kokatzen da euskara “umetatik” indartzea. Horretarako hizkuntza honen aldeko babes soziala indartzea aurreikusten da, ikasketa eta erabilera bultzatu eta euskarazko ikus-entzunezko edukien sorkuntza sustatuz.

Gainera, Olanok gogoratu du Gipuzkoak “lidergoa hartu dezakeela klima aldaketari aurre egiteko gizarte transformazioan”, betiere ere “denok serio hartzen badugu gai hau”, lurraldearentzako ere “hil ala biziko” kontua baita. Honela, bere programak proposamen berriak jasoko ditu “ingurugiroari begira politika espezifikoa” garatzeko, herritarrak kontzientziatzeko eta CO2 isurketak murrizteko. Hau guztiagatik, diputatu nagusiak konpromisoa hartu du garraio publikoaren erabilera “bultzatu eta indartzeko” bere zazpigarren lan lerroan, “errepide sare eta garraio publiko jasangarriak” lortzeko bidean. Lurraldeko errepide guztien modernizazioan aurrera egin eta sarearen kudeaketa adimentsua sustatzea ere faktore “kritikoak” dira lurraldearen etorkizunerako, Olanoren ustetan.

Azkenik, eta programaren oinarriekin jarraituta, EAJ-PNVk pertsona guztientzako “kultura eta kirolerako sarbidea” bermatzeko konpromisoa hartzen du, eta baita ere bizikidetza “gizartearen balio nagusi” bihurtu eta gure autogobernua indartzeko, “gure egonkortasuna eta aurrerabidea sostengatzeko”.

“Estatuan dagoen nahasmena eta EH Bilduren proposamen faltarekin, bakarrik EAJ-PNVk du norabide fidagarria eta argia Gipuzkoarako”

ERRENTERIA. “EAJ-PNVk norabide fidagarria eta argia eskaintzen dio Gipuzkoako gizarteari; zerikusirik ez Estatuan dagoen nahasmenarekin eta EH Bilduren proposamen faltarekin”. Mezu hori zabaldu du EAJ-PNVren diputatu nagusi izateko hautagaiak, Markel Olanok, gaur eguerdian Errenteriara egin den datorren maiatzeko udal hauteskundeetan Maite Peña lagunduko duten hautagaitzako kideen aurkezpenean, ondoan izan dituela Gipuzko Buru Batzarreko presidentea den Joseba Egibar eta Maite Peña Errenteriako EAJ-PNVren alkategaia. Olanok gaineratu du “proiektu sendoa dugula”, proposamen bat “Gipuzkoa indartsu” bat eraikitzen jarraitzeko, “ekonomia lehiakor” bat bultzatuta, “kalitatezko enplegua sortuko duena, gizarte kohesionatu batekin”.

Olanok gogorarazi du 2015ean, lurraldean “paralisia, gatazka eta inposizioa” zirela nagusi, alegia, EH Bilduren gobernuak zuen estiloaren ondorioa”. “Lau urte geroago, esan dezakegu gipuzkoarrei eman genien hitza bete dugula”, berretsi du, honako adibideak jarrita:  “hondakinen arazoari behin betiko irtenbidea eman diogu,  Pasaialdea biziberritzeko urrats sendoak eman ditugu, eta gizarte zerbitzuak indartu ditugu -plaza aurreikusita zegoena baino %6 plaza gehiago sortuta- edo estrategia tinko bat abiarazi dugu gizarte inklusioaren arloan, zeinari esker pobrezia eta bazterkeria arriskuan zeuden 2.000 pertsonak enplegu duina aurkitu duten”. “Hori guztia estilo berri bat martxan jarrita, gizartearekin elkarlanean eta elkarrizketan”, osatu du.

Nolanahi ere, diputatu nagusiak dei egin du lanean jarraitzeko, “aurrerapen ekonomikoan inor atzean geratu ez dadin”. “Momentua da Gipuzkoa arlo sozial eta ekonomikoan sendotzen jarraitzeko. Horretarako ari gara lanean, langabezia are gehiago gutxitzeko eta kolektibo batzuek bizi duten prekarietateari aurre egiteko, Elkar-EKIN planaren bitartez jardunda. Pertsona guztiek bizi proiektu duina izan dezaten, eta desberdinkeria gutxiago duen gizarte kohesionatu bat eraikitzeko”. Azaldu duenez, hori “anbizio handiko” erronka da, elkarlana eskatzen duena enpresekin, garapen agentziekin, elkarte-ehunarekin eta gainerako erakundeekin, baita ere Oarsoaldean”.

“Hori da, hain zuzen, Gipuzkoarako eskaintzen dugun norabidea, kontraste bizian Estatuan dagoen nahasmen eta mesfidantzarekin”, azpimarratu du Olanok, zeinaren ustez “desberdinkeria” den Vox-ekoek eta erabiltzen duten “zirrikitua beldurra eta gorrotoa zabaltzeko”. “Gipuzkoan eta Euskadin dugun agenda politikoan kohesio soziala lehen lerroan dago. Beraz, gure konpromisoa da eredu hori blindatzea”, aldarrikatu du Olanok.

 

Ekonomia eta gizarte politika

Maite Peñak, bestalde, gogorarazi du berriki 40 urte bete direla lehen udal hauteskundeak egin zirela demokrazian, Francoren diktadura eta gero. Eta Errenterian beti egon da alternantzia bat alkatetzan, ezker abertzalearen eta PSEren artean. Peñaren esanetan, bi alderdi horiek egindako kudeaketaren emaitza “bistan dago”. “Izan ere, hirugarren herria gara biztanleriaren tamainari dagokionez, baina azkenetakoak gara adierazle ekonomiko eta sozialetan. Adibidez, langabezia tasa Errenterian lurraldekoa baino ia hiru puntu altuagoa da. Eta hori kezkagarria da guretzat. Beraz, prest gaude egoera horri buelta emateko, eta Errenteria dagokion tokian jartzeko”.

Horren harira, hautagai jeltzaleak adierazi du “gure hautagaitza prest dagoela egoera horri buelta emateko”. “Prest gaude gure herria dagokion tokian jartzeko”. Gaineratu du horretarako Errenteriako EAJ-PNVren proiektuak bi ardatz dituela: “Batetik, ekonomia suspertzea; eta bestetik babes soziala sustatzea”. Dena den, ohartarazi du “bakarrik bi arlo horiek uztartuta lortuko dugula errenteriarren bizi kalitatea nabarmen hobetzea”.

Ildo horretan, Peñak nabarmendu du lanari ekingo diotela errenteriarrek “aukera gehiago eta premia gutxiago” izan ditzaten, “inor atzean utzi gabe”. Eta gehitu du horretarako langabezia tasa hobetu behar dela, errenteriarren “bizi kalitatea” hobetzea dela hobetu ahal izateko. Eta horregatik diogu ekonomia suspertzea eta babes soziala txanpon beraren bi aldeak direla”.

Peñak erantsi du helburu hori lortze aldera, Errenteriarentzat “anbizio handiko” proiektu bat izateaz gain, “talde perfektua” dutela proiektua gauzatzeko. “EAJ-PNVn osatu dugun zerrendan eskarmentua eta berritasuna uztartzen dira, emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago direla, eta batez besteko adina 45 urtekoa dela” azaldu du. Eta zehaztu du taldean profil eta “prestakuntza anitza” duten pertsonak daudela, hala nola, “herriko kultur eragileak, osasunaren profesionalak, irakasleak, abokatuak, arkitektoak, ostalariak, ikasleak eta pentsiodunak”.

Horrekin lotuta, Peñak bere esker ona adierazi die zerrenda osatzen duten pertsonei: “Eman duten pausoa eskertzeaz aparte, esan nahi dut luxu bat dela beraiekin elkarlanean aritzea”. Eta amaitzeko, konbentzituta agertu da “udalerri bat elkarlanean eta elkarrekin eraikitzen dela, zeren bakarrik horrela lortuko dugu Errenteria erosoago, garbiago, biziago eta berdinzaleago bat, baita ere Errenteria seguruago bat. Eta prest gaude lanari gogor heltzeko, helburu hori lortu dezagun”.

 

Pausu bat aurrera

Bestalde, Joseba Egibarrek bere “esker ona” agertu du hautagaitza osatzen duten pertsonei, “herrigintzatik” aurrerapauso bat ematen dutelako, konpromiso politikoa hartuta beraien “herria hobetzeko”. Eta gaineratu du ez dela bakarrik ari EAJ-PNVren zerrenda kideen gainean, “alderdi politiko guztietako zerrendak osatzen dituzten pertsonez baizik”.

Dena den, argitu du “denok ez garela berdinak eta ez ditugula proiektu berberak”. Horren harira, Egibarrek azpimarratu du “konpromiso etikoa” ez dela iraganeko kontzeptu bat, “gaur egungoa” baizik. “EAJ-PNVren konpromisoa giza eskubideekin sendoa izan da, da, eta izango da; alegia, ez dago inolako zalantzarik”, gogorarazi du Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak; baita gaineratu ere guztiek ez zituztela giza eskubideak defendatu “momentu guztietan”. “Bakoitzak daki zer nolako jokabide politikoa izan duen giza eskubideak urratu izan direnean, Gipuzkoan eta Euskal Herrian”.

Era berean, Egibarrek esan du gizarte bat guztion artean eraikitzeak eskatzen duela bai “erabaki zuzenak” hartzea bai “proiektu politiko bideragarri bat” eraikitzea, “inor bazterrean utzi gabe, herri bat behetik gora eraikita, bailaraz bailara, eta erabakitzeko eskubidea edukita; aurrera ez egitea, atzeraka joatea da, gainera”. Amaitzeko, nabarmendu du Maite Peñak EAJ-PNVk dituen proiektuaren lau oinarriak irudikatzen dituela: abertzalea, konpromiso politikoa, etikoa eta demokratikoa. Hori guztia da Maite”.

Gipuzkoa aktibatzeko dei egin du Olanok, euskal erakundeak indartu eta autogobernua defendatzeko

LEGORRETA. Markel Olanok, Gipuzkoako diputatu nagusi izateko EAJ-PNVren hautagaiak, Gipuzkoa aktibatzeko dei egin du gaur, euskal erakundeak eta autogobernua defendatu eta Madrildik datozen erasoei aurre egiteko. Ertzaintzaren polizia integral izaera ezbaian jartzea edota transferentziak geldiarazteko Lege Organikoak ez betetzeko eskakizunak kritikatu ditu hautagaia jeltzaleak. Bere ustetan, tamalgarria da “alderdi batzuk boto gutxi batzuk lortzeko ematen ari diren espektakulua”. “Honen aurrean, Gipuzkoak eta Euskadik aktibatu egin behar dute, gure erakundeak eta autogobernua defendatzeko. Herritarrek defentsa hori egin dezakeen aukera politikorik onena aukeratu behar dute eta, hemen eta han, EAJ-PNVk erakutsi du aukerarik fidagarri eta eraginkorrena dela”, nabarmendu du.

Olanok gaur goizean Legorretan egin ditu adierazpen hauek, herri honetako EAJ-PNVren hautagaitzaren aurkezpenean. Aitziber Meabe da alkategaia, eta ekitaldian egon dira haibat alderdikide eta jarraitzaile jeltzale, tartean Goierri eta Tolosaldea eskualdeetako alkategaiak. Olanok, bere hitzaldian, zerrenda osatzen duten pertsonak eman duten “aurrerapausoa” txalotu du, “konpromiso handia erakutsi baituzue herri honekin”.

Gainera, Foru Aldundian egin duen legealdiari ere eman dio errepasoa. Honela, gogoratu duenez, 2015ean foru erakundera iritsi zirenean “paralizatuta eta eztabaida antzuetan katigatuta zegoen” Gipuzkoa aurkitu zuten, eta herritarrengandik deskonektatuta zegoen Aldundia. “Egoera hau iraultzea da, hain zuzen, legealdi honetako gure lorpenik nagusiena: kudeaketa onaren bitartez egin dugu, EAJ-PNVren nortasun ikur dena; eta politika egiteko modu baten alde apustu eginez ere egin dugu, irekiagoa eta elkarlanaren alde egiten duen eredua. Honi esker lortu dugu aurretik geneukan krispazio giroa eta etengabeko liskarra atzean uztea, eta Aldundia eta Gipuzkoako gizartearen arteko hurbilketa ere eman da. Emandako hitza bete dugu”, adierazi du.

Diputatu nagusia izateko hautagaiak gehitu duenez, herri txikiek “protagonismo berezia” izan dute legealdi osoan zehar. “Gaur egun Gipuzkoa indartsuagoa eta orekatuagoa bada, herri txikien alde egin dugun apustu politikoagatik da”, esan du. Honela, nabarmendu du foru gobernuak “hitza bete duela” herri txikiei dagokionean ere, baieztapen hau hainbat adibiderekin indartuz: banda ultra azkarra 2.000 baserritara eramateko martxan jarritako programa, landa inguruneko elektrifikazioa modernizatzeko inbertsioak edota lurraldeko baserri-bideak berritzeko egin den ahalegina. “Lurralde oreka, landa ingurune eta herri indartsuak edukitzea Gipuzkoa indartzea da”, laburbildu du.

Etorkizuna duen Legorreta
Legorretako alkate izateko hautagai den Aitziber Meabek, bere aldetik, esan du herria gaur egun “blokeo” eta “atasko” egoeran dagoela, “etorkizuneko proiekturik gabe”. Hautagai jeltzalearen esanetan, udalerriak duen festa eta kultura bizi aberatsarekin ari dira estaltzen egoera hau. “Gure hautagaitzak Legorretaren etorkizunera proiektua mahai gaineratu nahi du. Legorretarrekin egin nahi dugu, beraiekin kontrastatuko baititugu gure ideiak eta, ondoren, inguruko erakundeekin elkarlanean, gauzatu”, aldeztu du.

Alderdi jeltzaleak herri honetako udalean izan duen ibilbidean ere jarri du azpimarra Meabek, gogoratuz egindako lanak argi utzi duela EAJ-PNVk duen proiektuak aurrera eramateko kudeaketarako gaitasuna eta jarrera. “Aurten 40 urte betetzen dira lehen hauteskunde demokratikoak egin zirenetik eta EAJ-PNV hor egon da beti, lehen unetik, legorretarren alde lan egiten”, adierazi du. Puntu honetan, “bihotzez” eskertu du urteetan zehar udalean lan egin duten alderdikideek egindakoa, eta “gure aurrekoek ireki zuten bidetik jarraitzeko” asmoa agertu du.

Gainera, gogoratu du gaur egun EAJ-PNV agintean dela bai Foru Aldundian zein Eusko Jaurlaritzan eta, hau honela izanda, “aukerarik onena” dela baita ere Legorretarentzako. “Legorreta sendoa nahi dugu, etorkizuna duena, eta behar duen bultzada hori ematera goaz”, esan du. Maiatzaren 26ko hauteskundeei begira, Meabek azaldu du ordezkatzen duen alderdik “lan talde serioa” aurkezten duela, esperientzia, talentua eta batez ere “herriaren alde lan egiteko ilusioa” uztartzen dituena. Honela, eskerrak eman dizkie Garbiñe, Ainara, Izaskun, Patrizia, Joxe, Ana, Joxe Mari eta Jesusi, “Legorretak aurrera egiteko prest dagoen” hauteskunde zerrendaren parte izateagatik.

“Gaur egun Gipuzkoa indartsuagoa eta orekatuagoa da herri txikien alde egin dugun apustu politikoagatik”

ATAUN. “Inork imajinatzen al du Gipuzkoa herri txikirik gabe eta herri bizitza aberats hori gabe?”, galde egin du gaur diputatu nagusi izateko EAJ-PNVko hautagaiak, Ataungo alkategai Xabier Barandiaran aurkezteko gaur arratsaldean egindako ekitaldian. “Dinamismo eta bizitza” hori mantentzeko, baina, “etengabeko lana” beharrezkoa dela gogorarazi du, herrigune hauetako “bizitza, ongizatea, zerbitzuak eta ekonomia” sustatuz. “Gaur egun Gipuzkoa indartsuagoa eta orekatuagoa bada, herri txikien alde egin dugun apustu politikoagatik da”, adierazi du.

Markel Olanoren eta GBBko lehendakaria Joseba Egibarreren partaidetzarekin, Ataungo hautagaitzaren oinarriak aurkeztu ditu gaur EAJ-PNVk. Azken aldiz Udal Hauteskundeetarako zerrenda 1991an aurkeztu bazuen ere, oraingo honetan alkatetzarako hautagaitza aurkeztea erabaki dute eta Xabier Barandiaran soziologo eta unibertsitate irakasle ataundarra izango da alkategaia. Herriko bizitza publikoan duten partaidetzari bultzada berri bat eman nahi diote horrela EAJ-PNVko alderdikideek.

“Badirudi Estatuko alderdiak orain konturatu direla landa ingurunea erabat hustutzen ari dela Espainiako hainbat lekutan eta zer nolako eragina duen horrek gizarte batean. Hemen, Euskadin eta Gipuzkoan, argi izan dugu azken hamarkadetan herri txikietako eta landa inguruneko bizitza, zerbitzuak eta garapena bultzatu behar genituela. Batez ere eremu hauetako herritarren ongizateagatik, baina baita ere herri txikiak eta landa inguruneak paper izugarria betetzen dutelako gizartearen, ekonomiaren, hizkuntzaren eta ingurumenaren alorrean”, alderatu du egungo diputatu nagusiak.

Hala ere, Olanok gogorarazi du gure lurraldean ere badirela “arriskuak” eta beraz “etengabe lan” egin behar dela “lo leku soil” ez bihurtzeko edo “biztanlegoaren galera eta zahartzea” ekiditeko. “Herri txikiak Gipuzkoako ikur dira” eta hala izaten segi dezan behar dute “kudeaketa serioa eta eraginkorra” eta herriaren alde “mugitzea, ez geldi egotea”, bere iritziz. “Hori da EAJ-PNVk herri txikiei eskaintzen diena eta ez zait Xabier Barandiaran baino pertsona egokiagorik okurritzen ardura horretarako”, goraipatu du Olanok.

Amaitzeko, azken legealdian gidatu duen Foru Aldundiak herri txiki eta landa ingurunearekin “hitza bete” duela berretsi du diputatu nagusi izateko hautagaiak. Horren lekuko, banda ultra azkarra 2.000 baserritara eramateko martxan jarritako programa, landa inguruneko elektrifikazioa modernizatzeko inbertsioak eta lurraldeko baserri-bideak berritzeko ahalegina.

“Elkarlanean Gipuzkoa sendoa eraikitzen jarraitzeko unea da. Horrek eskatzen du etorkizunera begira ekonomia lehiakorra eta gizarte kohesioa sustatzea, baita herri txikietan ere. Lurralde oreka, landa ingurune eta herri indartsuak edukitzea Gipuzkoa indartzea da”, laburbildu du.

“Guztion etxea eraikitzea
EAJ-PNVko kideek ezaugarri duten “herrigintzarako konpromisoa eta grina” aldarrikatu du Joseba Egibarrek eta, Xabier Barandiaran eta gainontzeko zerrendakideak bezala, jarduera publikoan aritzeko ematen dutenen jarrera eskertu. “Herrigintza guztion etxea eraikitzea delako, azken batean”, osatu du.

Egibarren esanetan, momentu honetan herriari “lidergoa” eskaintzeko garaia da, “etorkizunera begira dugun proiektua” azaldu eta gidatzeko unea da, herri, lurralde eta nazio mailan. Horretarako biderik egokiena “behetik gorakoa” da eta, hortaz gain, GBBko lehendakariak azpimarratu du EAJ-PNVren proiektuak “lau zutabe nagusi” dituela: “abertzaletasuna, konpromiso politikoa, demokratikoa eta etikoa”.

Elkarrizketa eta akordioak defenditu ditu Egibarrek, baita ere, herriari “ibilbide politiko gauzagarria” proposatu behar baitzaio, eszena politikoan “itxurakeria nagusi” den garai hauetan. “Horregatik berebiziko garrantzia du EAJ-PNVk hemen eta han, Euskal Herrian eta Madrilen, gure proiektua defendatzea, Estatuarekin harreman berri bat bilatzeko, naziogintzarako estrategia indartsu bat oinarri hartuta”, osatu du.

Ataun “biziberritu eta indartu”
Bertan izan diren hainbat alderdikideren aurrean, Xabier Barandiaran alkategaiak “bi konpromiso nagusi” hartu ditu ataundarrekin: Ataun “biziberritu eta indartzeko” lana “gogotik” egitea, batetik, eta helburu hori lortzeko “lankidetza bultzatzea”, bestetik, ataundarren arteko “elkarbizitza” sendotzeko formula gisa.

Barandiaranek bere hautagaitzaren bi oinarriak xehetu nahi izan ditu bere aurkezpean. “Ataunek aldaketa bat behar du”, adierazi du, “herriko bizitzan, azpiegitura eta zerbitzuetan, eta udalgintzan”. Hori dela eta Ataun “biziberritu, indartu, modernizatu eta etorkizunerako prest” jartzeko proposamenak dagoeneko mamitzen ari dela aurreratu du.

Horrez gain, gogoratu du, EAJ-PNVk Ataungo herrian izan duen “historia luze osoan” egin bezala, ataundarron arteko “elkarbizitza eta elkarlana” bultzatuko dituela bere Udaleko jardunean.

Herritarrek baloratzen dute Gipuzkoa hobeto kokatuta eta sendoago dagoela duela lau urte baino

“Gipuzkoa gaur egun askoz hobeto posizionatua eta sendoago dago duela lau urte baino, eta EAJ-PNVk lanean jarraituko du datozen lau urteotan lurraldea are gehiago kohesionatzeko”. Modu horretan baloratu du Markel Olano diputatu nagusi eta foru hauteskundeetarako EAJ-PNVren hautagaiak azken lau urtetan bere gobernuak egindako kudeaketa lana Gipuzkoako Foru Aldundian. Bere gobernuko bost kide jeltzaleekin egindako lan topaketan, Olanok nabarmendu du Gipuzkoak 2015etik bizi izandako “eraldaketa”, “izan ere, paralisi eta konfrontaziotik kudeaketa onera eta herritarrekin egindako elkarlanera pasa gara; eta horri esker, lurraldea sendotu dugu”.

Horren harira, EAJ-PNVren hautagaiak zenbait adibide aipatu ditu, tartean Gipuzkoak emandako “salto kualitatiboa” ekonomiaren eta bide azpiegituren arloan. Batetik, azpimarratu du lurraldeak krisialdi ekonomikoa atzean utzi duela, bere egitura ekonomikoa indartu duela, “enplegua sortuta, eta horri esker Gipuzkoa gaur egun lehiakorragoa dela eta inbertsioen erakargune bihurtu dela”. Bestetik, azpiegiturei dagokienez, Deskargako autobia berria izan du bereziki hizpide. Era berean, “luzaroan hainbat eskualdetan kontuan hartu gabeko aldarrikapenei erantzun diegu, hobekuntza proiektuak martxan jarrita Azkoitia-Urretxu eta Deba-Mutriku errepideetan”, gogorarazi du Olanok. Eta gaineratu du “horiek guztiak duela lau urte hartutako konpromisoak direla, Foru Aldundi honek bete egin dituena, ezustekorik edo aitzakiarik gabe, kudeaketa on baten erakusgarri”.

Era berean, Olanok hondakinen kudeaketaren auzian jarri du azpimarra. “Izan ere, duela lau urte gai hori enkistatua zegoen eta gizarte krispazioa sortzen zuen”. Hautagai jeltzaleak oroitarazi du foru gobernuak lanari ekin ziola “legealdiaren lehenengo egunetik bertatik”, arazo honi konponbidea emateko, eta hor ere “hitza bete” dutela. “Herritarrek politikarioi eskatzen digutena da kezkatzen dituzten arazoei konponbidea ematea, arazo berriak sortu gabe. Ba horretan aritu gara, hain zuzen, azken lau urteotan, arazoei irtenbidea ematen, eta gipuzkoarrek eskertu egiten digute hori”, argitu du.

Bestalde, Olanok azpimarratu du “zer egiten den bezain garrantzitsua dela nola egiten den”, eta horretan ere Foru Aldundiaren ekarpena “oso positiboa” izan dela. Diputatu nagusi izateko hautagaiak adierazi duenez, lau urte hauetan “apustu egin dugu politika egiteko modu berri baten alde”, eta hori Etorkizuna Eraikizen gauzatu da. “Hain zuzen, ekimen honen bitartez, lanean ari gara Gipuzkoak epe ertainera eta luzera dituen erronkei erantzuteko, beti ere elkarlanean arituta: 33.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute jada proiektuan, eta ehunka dira parte hartzen ari diren eragile ekonomiko eta sozialak”, esan du.

 

Gipuzkoa indartzen jarraitu

Olanok azaldu du Etorkizuna Eraikiz ekimenari esker, lurraldeak orain agenda politiko berria duela, garai berriek ekarritako erronkekin bat eginda. “Eztabaidagai antzuak atzean utzi, eta proiektu estrategikoak plazaratu, proposatu eta abiarazi ditugu, besteak beste, mugikortasun eredu berrien gainean, edo garrantzi handiko erronkei erantzuna ematen dietenak, esaterako, bizitzen ari garen iraultza demografikoa”, agertu du, horrek guztiak ekarri duen “aurrerapena” nabarmenduta. Dena den, ohartarazi du “iraupen lasterketa baten aurrean gaudela Gipuzkoan atzean geratu ez dadin, eta horretarako egunero lanean jarraitu beharko dugula”.

“Horregatik, nire konpromisoa hautagai modura, eta EAJ-PNVrena, da Gipuzkoa finkatzen jarraitzea da, sendoa ekonomikoki eta gizarte zerbitzu gero eta indartsuagoekin”, adierazi du hautagai jeltzaleak, zeinaren lehentasunen artean ere baden Foru Aldundiaren beraren eraldaketa lortzea. “Gaur egun, foru erakundeak belaunaldi aldaketa bizi du, inoiz ez bezalakoa. Horregatik ahalegin guztia egingo dugu prozesu horrekin arrakasta lortzeko, eta gipuzkoarren errealitateei eta beharrei egokitutako erakundea lortu dezagun”, esan du. “Horretan jardungo dugu datozen lau urteotan. Eta horregatik eskatu nahi dugu bide ematea mahai gainean jarri dugun proiektu politikoari, Gipuzkoa sendoago bat lortu dezagun”, gaineratu du.

Azkenik, azpimarratu du azken lau urteotan bizikidetza arloan izandako hobekuntza nabarmena, lurraldeko herri eta auzoetan zegoen sumina nabarmenki gutxituta. “Jakin badakigu elkarlanean aritzea dela bidea etorkizuneko erronkei heldu diezaiegun, talde-lana baita indartsu egiten gaituena”, amaitu du.

 

Konpromisoaren eta gazteen talentuaren alde egiten dugu, Gipuzkoa aurrera jarraitzeko

Markel Olanok bere web orri berria aurkeztu du gaur, datorren maiatzaren 26ko hauteskundeetara begira egina (www.markelolano.eus).  Gipuzko Buru Batzarraren egoitzan, hogeita hamar bat gazterekin sare sozialei eta ingurune digital berriari buruz egindako topaketan egin du aurkezpena diputatu nagusiak.

“Diseinu erraz, bisual eta intuitiboa dauka, eta iraganak, orainaldiak eta etorkizunak bat egiten dute bertan, legealdi honetan izandako lorpenak zein datorrenerako ditugun proposamen nagusiak jasotzen baititu web orriak. Datozen foru hauteskundeei begira, gure komunikazio erreminta nagusia izango da”, azaldu du hautagai jeltzaleak. Olanoren ustetan, plataforma berriari esker “herritarrekin dauzkagun komunikazio kanalak indartuko dira”, bi helbururekin: “gure proposamenak era argi eta erakargarrian aurkeztea, batetik, eta partaidetzari atea irekitzea posta elektronikoa eta sare sozialen bidez, bestetik”.

Olanok gogorarazi duenez, lurralde osoan zehar, herritarrekin eta eragile sozialekin eta ekonomikoekin egindako topaketak “funtsezkoak” izan dira Gipuzkoarentzat estrategikoak diren proiektuak abiarazteko.”Gipuzkoak aurrera egiten jarraitzeko proposamenak diseinatu eta auzatzeko ezinbestekoak da gazteen parte-hartzea eta inplikazioa”. Hain zuzen, azken urteotan, ugariak izan dira Etorklizuna Eraikiz egitasmoaren barruan egin diren lan dinamika eta tailerrak, proposamen eta ideia berriak jasotzeko. “Hau da aurrerantzean ere jarraitu nahi dugun bidea, gazteekin batera egin nahi duguna”, erantsi du Olanok, “euren inplikazioa, konpromisoa eta formazioa Gipuzkoak aurrera egiten jarraitzeko izan ditzakeen bidelagun onenak direlako”.

Webguneak eta sare sozialak, gaur egun, etorkizunerako kolaboratzen jarraitzeko informazio eta komunikazio kanalak dira. Gipuzkoak eta bere administrazioak apustu irmoa egin dute kudeaketa prozesuen digitalizazioan sakontzeko, desburokratizazioa sustatuz eta komunikazio kanal berriak irekitzeko, entzute aktibo batekin, lurraldean benetako komunikate digital bat eratzeko, Gipuzkoa alor digitalean eredugarri bilakatzeko.

Atari berria gaur goizean Gipuzko Buru Batzarrean egin den lan-topaketan aurkeztu du. Batzarraren xedea sare sozialak eta ingurune digital berriak aztertzea izan da, eta bertan 30 bat alderdikide gaztek hartu dute parte. Olanok, bere hitzaldian, azaldu du Foru Aldundiak legealdi honetan apustu garrantzitsua egin duela gobernantza eredu ireki eta elkarlanekoaren alde, eta baita digitalizazioaren alde ere. Gogoratu duenez, Estatuko administrazio digitalik onenaren aitorpena jaso du berriki foru erakundeak. Esperientzia hau guztia oinarri, web orri berria “gertutasun eta gardentasun irizpideei jarraiki diseinatu dugu, betiere gaur egungo gizarteak dituen behar eta eskaerei zorrotz egokituta”.

Olanok gogoratu du EAJ-PNVren hauteskunde proposamenak pertsonak oinarri dituen Gipuzkoa sendoa eraikitzea duela helburu. Horretarako, azpimarratu duenez, ezinbestekoa da ahalegin honetan eragile politiko, ekonomiko eta sozialak eta ahalik eta herritar gehien inplikatzea. “Partaidetza modu berriak martxan jarri behar dira, eta horretan ari gara, gure lurraldeak etorkizunerantz berme guztiekin egin dezan. Horretarako, gero eta pertsona gehiagoren engaiamendua sustatu behar dugu. Web orri berri hau martxan jartzea, honenbestez, testuinguru honetan kokatzen da”, nabarmendu du.

 

Iragana, orainaldia eta etorkizuna

Ataria bost atal nagusitan banatzen da: azala, hautagaia eta bere taldearen profila, legealdi honetako lorpen nagusiak, datozen lau urtetarako proposamenak eta albisteen atala. Orriaren azalak azken berriak jasotzen ditu, Markel Olanok parte hartu duen ekitaldian agenda eta amaitzen ari den legealdi honetan lortutako 50 mugarri nagusien bilduma. Markel Olano atalean, bere aldetik, EAJ-PNVk maiatzeko hauteskundetara aurkeztu dituen zerrendetako buruen biografiak datoz: Markel Olano (Oria), Eider Mendoza (Bidasoa-Oiartzun), Maria Eugenia Arrizabalaga (Deba-Urola) eta Xabier Ezeizabarrena (Donostialdea).

Bestalde, Lau urte hauetan alorrean Gipuzkoako Foru Aldundiak legealdi honetan lortu dituen aurrerapausoak biltzen ditu, hamar zifren bitartez irudikatuz. Puntu honetan, Olanok gogoratu du bere gobernu taldea foru erakundera iritsi zenean, 2015ean, paralizatuta zegoen Gipuzkoarekin eta gizartearengandik guztiz urrunduta zegoen Aldundiarekin topatu zela. Hala ere, azken lau urtetan egindako lanari esker, “gure lurraldearen ezaugarri diren jarduera eta dinamismoa berreskuratzea lortu ditugu, eta erakundea herritarrekin berriro ere konektatzea, politika egiteko modu berrien alde egin dugun apustuari esker”. Azkenik, Hurrengo lau urteak atalean, Markel Olano buru den hautagaitzak dituen lau lan lerro edo ideia nagusiak biltzen dira: ekonomia gehiago, gizarte zerbitzu gehiago, gure erakundeen defentsa eta politika egiteko era berrien aldeko apustu irmoa.

Estatuaren noraezaren aurrean, Gipuzkoa eta Euskadi indartsu baten alde egiten dugu apustu

Markel Olano EAJ/PNVren diputatu nagusirako hautagaiak nabarmendu du Eibarren “Estatuaren noraezaren aurrean, Gipuzkoa eta Euskadi indartsu baten alde egiten dugula apustu”. “Hau da, Estatuan dagoen muturreko zentralismo eta politika hutsalaren aurrean, gure erakunde sistema eta gure gizartea sendotzearen alde egiten dugu apustu, desberdinkeriaren aurrean eredu eraginkorra bezain jasangarria eraikitzeko”.

Markel Olanok azpimarratu duenez, legealdi honetan Gipuzkoako gizarteari “emandako hitza bete dugu”, izan ere “gure ongizate eta gizarte kohesio eredua indartu dugu, aurreko agintaldiko paralisi, gatazka eta inposizio garai hura atzean utzita”.

Horren harira, gogorarazi du “hilabete honetan bertan Deskargako autobidea amaituko dugula, hondakinen arazoa behin betiko konpondu dugula eta tokiko merkataritzaren kalitatea eta diferentziazioa sustatu dugula”. Gaineratu du industriaren “lehiakortasuna indartu” dutela, eta horrekin lotuta, oso garrantzitsua dela Eibar eta Debabarrena  lehiakortasun ekonomikoa, Eibar eta Debabarrena , berriro punta-puntan egon ahal izatea industria eta teknologian”.

Bestalde, oroitarazi du “Gipuzkoako gizartearekin dugun elkarrizketa eta elkarlana sendotu” dutela. “Proaktiboak izan gara, anbizioa izan dugu eta proiektu garrantzitsuak jarri ditugu martxan, Gipuzkoako etorkizuna prestatzeko”.

Halaber, Olanok esan du agintaldi honetan gizarte zerbitzuen “eredu gipuzkoarra indartu dugula, alde batetik apustu eginez enplegagarritasun aukerak sortzeko, baina ez bakarrik gizarte bazterketa arriskuan edo egoeran dauden pertsonentzat, baita langabezian edo lan egoera prekarioan dauden pertsonentzat ere”. “Eta bestetik, erantsi du- ibilbide orri bat martxan jarri dugu Gipuzkoako gizartearen zahartzeari aurre egin diezaiogun”.

Bestalde, adierazi du Espainiako estatuan zabaltzen ari diren “elkarrizketa falta, muturreko joerak eta noraezaren aurrean, Gipuzkoa indartu behar dugula”. “Izan ere, Estatuko lider eta alderdi nagusiengandik espero dezakegun gauza bakarra dira polemikak, elkarrizketa egoera eta erabateko blokeoa. Ez Sánchez, ezta Espainiako eskuina ere, ez dira pentsatzen ari euskal gizarteak eta gipuzkoarrok gaur egun ditugun desafioetan. Hauteskundeetan soilik gerturatzen dira hona, eta gainera proposamenik gabe etortzen dira, Gipuzkoarako proiekturik gabe”.

Josu Mendikute Eibarko EAJ/PNVko alkategaiak nabarmendu du Eibar lurraldearen “motor ekonomikoa” izan da, eta hala izan behar duela “etorkizunean ere”. Horren ildotik, esan du Eibarrek “proiektu traktoreak” behar dituela, hiria eraldatuko dutenak, eta horri helduko diotela. Eta bestetik, beharrezkoa dela Eibarko espazioei buruz hitz egiteaz gain,  Eibarrek espazioan duen tokiari buruz ere hitz egitea. Izan ere, gure alderdia da horretaz hitz egiten duen bakarra, hau da, nola ikusten gaituzten Gipuzkoan, Euskadin eta Europan. Beraz, lanari ekingo diogu Eibar erreferente izan dadin”.

Amaitzeko, Olanok adierazi du Gipuzkoa “indartsua eraikitzen ari garela ekonomia arloan, kohesionatua gizarte arloan, indartsua erakundeen aldetik; elkarlanean aritzen dakien Gipuzkoa, lurraldeko eskualde guztien artean eraikia, eta gipuzkoar guztion etorkizunari heltzen dakiena”.Horregatik, gizarteari dei egin dio “lankidetzan” jarraitu dezan, “proposamenei eta partaidetzari bide emanez. Hain zuzen, gizartearen inplikazioa lortu eta herritarren partaidetzara ireki ezean, ez du ezertarako balioko”. “Beraz, denon artean eraiki behar dugu etorkizuna, gizartea erdigunean jarri eta aldaketaren lidergoa emanez”,  ondorioztatu du hautagai jeltzaleak.

Gipuzkoako Urrezko Domina jaso du Jakin talde historikoak

Lurraldeko ikur nagusia eskaini zaie Joan Mari Torrealdai, Joseba Intxausti, Joxe Azurmendi eta Paulo Agirrebaltzategiri, kulturgintzan pentsamenduan eta euskara batuaren eremuetan egindako ekarpena aitortuz. 

Abenduaren 19an, euskal kulturgintza eta euskararen munduko lagun ezagun askoren aurrean, aukera izan nuen aitortzeko Joseba Intxausti, Joxe Azurmendi, Paulo Agirrebaltzategi eta Joan Mari Torrealdaik “euskal kultura modernitatearen bidean kokatzeko” sei hamarkadatan zehar egindako “lan eskerga”. Hemen nire hitzak.

___________________________

Jakin talde historikoari omen egiteko bildu gara gaur hemen. Gipuzkoako Urrezko Domina emanez egin nahi diogu gorazarre Jakin talde historikoari, eta haren izenean, Joseba Intxaustik, Joxe Azurmendik, Paulo Agirrebaltzategik eta Joan Mari Torrealdaik egindako ekarpen handia aitortu.

Pentsamenduan, kultur eragintzan, argitalpengintzan, euskal kulturan eta euskara batuaren eremuan egindako lana eta ekarpena aitortu nahi die Gipuzkoako Foru Aldundiak lau eragile eta pentsalari hauei. Azken sei hamarkadetan zehar lan eskerga egin duzuelako euskal kultura modernitatearen bidean kokatzeko, guztizko askatasun intelektualari inoiz uko egin gabe. Mendebaldeko zibilizazioaren balio aurrerakoien gainean proiektu sortzaile iraunkor eta ireki bat eratzeko ahalegin handia egin duzue; eta horrekin, euskal herri honentzat etorkizuna eraikitzen lanean jardun duzue.

Jakin markari begiratzen badiogu, «Jakin» hitzaren azpian hiru zentzu ageri direla esango nuke: herria, hizkuntza eta kultura.

Herria, hizkuntza, kultura. Hiru hitz horietan mamitzen da Jakin taldeak sorreratik-bertatik bere buruari ezarri zion izateko arrazoia eta erdiesteko helburua. Hiru hitz horien baturak jasotzen dute azken 62 urtetan egin duen lanaren muina.

Hiru hanka horietan zurkaiztu du Jakin-ek bere etxea, sinetsita euskal hiztunen komunitatearen geroa hiru eremu edo tasun horiek bermatuko zutela. Herria, hizkuntza eta kultura. Euskal hiztun komunitatearentzat lurralde bat, hizkuntza bat, nor izateko pentsamendu bat, bizialdi bat. Nazio kulturala eta nazio politikoa eskutik hartuta eraiki behar direla, alegia.

Jakinen ekarpena lau ataletan laburbil genezakeela uste dut:

  • bat, euskarak kultura behar du aurrera egingo badu;
  • bi, kultura horrek mo­derno, antidogmatiko eta irekia behar du izan, be­launaldi berriei transmitituko bazaie;
  • hiru, unibertsal izate­ko modu bakarra partikular izatea da;
  • eta lau, partikular izateko nork bere pentsamendu propioa garatu behar du eta mundua nork bere esperientziatik aztertzeko obligazioa du.

Nabarmena da jardunbide luze eta emankorreko taldea dela Jakin. Jakin-eko kideak sei hamarkadatan izan dira egile eta eragile, 1950eko hamarkadan hasi eta gaur arte. Garaian garaiko gure herriaren auziak eta kezkak nolako, Jakin taldearen erantzunak halako; eta, alderantziz ere neurri handi batean, garaian garaiko Jakin taldea nolako, gure herriaren auziak eta kezkak halako.

Orain ia hirurogei urte Jakin argira ekarri zutenek eta azken lau hamarkadetan gidatu dutenek, bide luzea egi­teaz gainera, proiektua sortu, hazi eta sendotzeaz gai­nera, Jakin ezinbesteko erreferentzia bilakatu dute eus­kal kulturaren esparruan. Lau Jakinkide historikoek militantzia-lan profesional eskerga egin dute euskal kultura dagoen lekura iristeko; eta hori ezagutzea nahitaezkoa da.

Jakin aldizkariaren orrialdeetan inprimatu dira azken 60 urteotan euskal kulturan sortu eta bilakatu diren auzi eta eztabai­da nagusiak: hizkuntzaren batasunaren beharra, kultur sorkuntzaren eta transmisioaren kezka, euskal hezkuntzaren eta curriculumaren urgentzia, abertzaletasunaren eta ezke­rraren arteko auzia, euskalduntasunaren definizio berria, nazio arazoen korapiloa hemen eta munduan, ekonomia ereduen talka, garapen paradigma berriak, eta gehia­go. Hori dena, mundu mailako eztabaida eta ekarpen ideologikoen argitan, eta pen­tsamendu kritiko, ireki eta eraikitzaile batetik abiatuta.

Jakin taldearen bide-orria luze bezain oparoa da. Jakin Taldea Arantzazun osatu zen 1960ko hamarkadan zehar, Jakinaldizkariaren zuzendaritzaz arduratzen zen bigarren belaunaldiaren inguruan. Joseba Intxaustik, Joxe Azurmendik eta Joan Mari Torrealdaik aldizkariaren zuzendaritza kolektiboan hartu zuten parte urte horietan, eta 1970eko hamarkadatik aurrera, Paulo Agirrebaltzategirekin batera, aldizkariaren aro berriaren gidaritza hartu zuten.

Talde horrek aldizkariak 1956an sortu zenetik zituen xedeak berretsi egin zituen. Alegia, euskara eta kultura uztartzea; euskara kultur joera, mugimendu eta alor guztietara zabaltzea; euskara kultur hizkuntza gisa trebatzea eta euskarari estatus kultural praktikoa aitortzea. Baina, batez ere, Jakinen modernizazio prozesua muturreraino eraman zuten, ikasle eta apaizgaien mundua (Arantzazu, hain zuzen ere) utziz eta hiritartzeeta laikotzeprozesua burutuz, gaien zein lankideen tipologiari dagokionez.

Baina Jakin taldea ez zen aldizkaria zuzendu eta kudeatzera mugatu. Talde horretako kideek azken bost hamarkada hauetan euskararen eta euskal kulturaren esparruetan egindako lana azpimarragarria da benetan, eta, hutsik egiteko beldurrik gabe esan genezake, denborak aurrera egin ahala, ekarpen horren itzala handitu besterik ez dela egin.

Euskararen esparruari dagokionez, euskararen batasun prozesuaren sustapenean izan zuten esku-hartzeaz hitz egin beharko genuke, lehenik.

1964ko Baionako biltzarretik hasi eta 1968ko Ermuko eta Arantzazuko biltzarretara arte, Jakin taldeak baldintzarik gabeko babes erabatekoa eskaini zion Euskaltzaindiari, batasunaren alde hartzen ari zen erabaki guztietan. 1960ko hamarkadako batasunaren aldeko apustu tinko horrek segida luzea izan zuen hurrengo urteetan ere. Ildo honetan, azken hamarkadatan euskararen alorrean abian jarri diren hainbat eta hainbat egitasmotan funtsezko parte-hartzea izan dute Jakinkideek.

Aipagarri da baita ere, euskalgintza ulertzeko, bizitzeko eta aldarrikatzeko modu jakin bat garatu duela Jakin taldeak: militantziaren eta profesionaltasunaren uztarketa eraginkorra, euskaltzaletasunaren hobespena, kulturaren autonomia proiektu ideologiko eta politikoekiko, taldearen independentzia, euskararen zeharkakotasunaren defentsa praktikoa… besteak beste.

Jakinkideek talde gisa funtzionatu dute beti, fenomeno bakarra izan da euskal kulturaren historian, elkarrekiko lotura ez dute sekula galdu. Abiapuntutik beretik idatzi gabeko hitzarmen baten gisakoa egon da, kanpoan ikasi eta intelektualki aberastekoa, ikas-esparru eta unibertsitate desberdinetan gainera, eta aire berri horiekin Euskal Herrira itzultzekoa. Horrela, Joseba Intxaustik historia ikasi zuen, Katalunian; Joxe Azurmendik filosofia, Alemanian; Paulo Agirrebaltzategik teologia, Italian; eta Joan Mari Torrealdaik soziologia, Frantzian.

Euskal Herrira itzulita, Jokin Zaitegi batek hainbeste amestu zuen Euskal Idazleen Etxea gauzatu zuten 1977tik aurrera Donostiako Ategorrietan.

1960ko edo 70eko hamarkadez geroztik Jakin taldearen balio bereizgarri eta erantsia izan da hori.

Egile gisa, 104 liburu, 428 liburu-zati eta ehunka artikulu idatzi dituzte lauren artean.

Taldean bai, baina banaka ere lan egin dute.

Joseba Intxausti segurarra 1958tik da Jakin-eko kide, eta lauzpabost urtetanaldizkariaren zuzendari izan da. Joseba Intxausti historialaritzaren ikuspuntutik hurbildu da, batik bat, kulturgintzaren alorrera: besteak beste, Euskal Herrialan entziklopedikoa zuzendu eta koordinatu zuen 1984-1985ean (Lankide Aurrezki Kutxak argitaratua, bi liburukitan); Ikastolen Artxibo Historikoaren proiektuaren zuzendari-sortzailea izan zen (Historia baten bila, 1990); eta Bidegileakbilduma ere zuzendu zuen. Ikertzaile lana, nagusiki, bi eremutara zuzendu du: euskararen historia soziala eta Euskal Herriko historia erlijiosoa. Aztergai horiei buruzko hainbat eta hainbat liburu eta artikulu ditu argitaratuak. Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioko idazkari nagusia da, berori sortu zenetik, 1994tik.

2004az geroztik euskaltzain ohorezko da.

Joxe Azurmendizegamarra 1960tik da Jakinkide, eta pare bat urtetan aldizkariaren zuzendari izan da. 1997tik Jakin Irakurgaiak pentsamenduaren dibulgaziorako sailaren arduradun izan da. Joxe Azurmendi Elkar argitaletxearen sortzaileetako bat izan zen eta egun Elkar Fundazioaren Patronatuko kidea da.

Filosofiaren eta pentsamenduaren ikuspuntutik heldu dio euskal kulturaren azterketari. Azpimarratu behar da euskal kulturaren esparruan sona eta itzal ukaezina lortu duela saiakeragile gisa. Bere bizitzan argitaratutako liburu eta artikulu kontaezinetan, kulturarekin lotutako ia-ia gai guztiak jorratu dituela esan liteke: politika, historia, gizartea, hizkuntza, literatura, komunikazioa, artea, zientzia, teknologia.

EHUn Filosofia Modernoko katedraduna izan ondoren, gaur irakasle emeritua da.

2010etik euskaltzain ohorezko da.

Paulo Agirrebaltzategioñatiarra 1971tik da Jakinkide, eta lauzpabost urtetan Jakin Taldearen arduradun izan da. UZEIren fundatzaileetako bat da eta bertako Hiztegi taldeen koordinatzailea, lehen urteetan; Euskal Kulturaren Batzarraren sortzaileetakoa eta lehendakaria 10 bat urtez. 1990eko hamarkadan EUSENOR Entziklopedia egitasmoa diseinatu zuen eta bertako ikerketa eta garapen sailaren arduraduna izan zen. Liburu eta artikulu kopuru handia du argitaratua, kulturaren hainbat alorretan. Edizio-lanetan jardun da urte luzetan; Gandiagaren obra poetiko osoaren edizio historiko-kritikoa landu eta editatua du; azken urteotan Arantzazuko literatur historia aztertzen eta Arantzazuri buruzko olerki eta bertsoen bilduma lantzen jardun da: horren edizio historiko-kritikoa argitaratzear dauka, Arantzazu dut kantagaiizenburuaz, 10 liburukitan.

2014tik euskaltzain ohorezko da.

Joan Mari Torrealdaiforuarra 1963tik da Jakinkide; lehen aldian bospasei urte aldizkariaren zuzendari izan eta gero, 1977tik aurrera aldizkariaren zuzendari eta Jakin Taldearen arduraduna da, 40 urtetik gora. Gaur egun Jakin Fundazioaren lehendakaria da.Elkar argitaletxearen sortzaileetako bat izan zen eta egun Elkar Fundazioaren lehendakariordea da. Egunkaria Sortzen taldeko bozeramaileetakoa izan zen eta Euskaldunon Egunkaria-ko Administrazio Kontseiluko lehendakaria. Anaitasunahamabostekariaren zuzendari. Hainbat komunikabidetan kazetari eta kudeatzaile gisa egindako lanaz gainera, soziologian doktore izanik ikerketa lan zabala ere egin du, ikerketa eremu hauetan batik bat: euskararen eta euskarazko kultura idatziaren historia soziala; liburuaren mundua (alegia, euskaraz ekoitzitako liburuen katalogazio bibliografiko sistematikoa, euskarazko liburuaren ikerketa sozio-historikoak eta abar); euskarazko komunikabideak; eta liburu eta aldizkarien zentsuraren auzia frankismo garaian, besteak beste.

2007tik euskaltzain osoa da.

Soka ez da eten. Jakin, taldea izan da eta taldea izaten jarraitzen du. Transmisioa izan da Jakin-en obsesioetako bat, hizkuntza, kultura, herri sentimendua iraunarazi eta belaunaldi berriengana iristarazteko bideak irekitzea, esan bezala.

Hain zuzen ere, Jakin egitasmoaren beraren transmisioa egiten, eta egitasmoak bizialdi berri bat izan dezan oinarriak jartzen ere asmatu du. Jakin-ek etorkizuna eraikiz jarrai dezan, lau kide historikoek eskuzabaltasun ariketa bat eginez, belaunaldi gazteagoen esku utzi dute taldearen ardura, Jakin-ek jarrai dezan herria, hizkuntza eta kultura lantzen, plaza ireki eta eraikitzaile batean.

Honengatik guztiagatik, Joseba, Joxe, Paulo eta Joan Mari, ongi merezia duzue Gipuzkoako Urrezko Domina. Zorionak bihotz bihotzez.

Hacia un envejecimiento saludable

El envejecimiento de las sociedades es uno de los principales retos al que nos enfrentamos los países occidentales. Grandes organismos internacionales como la Comisión Europea y la Organización para la Cooperación y el Desarrollo Económicos (OCDE), entre otros, advierten de que el envejecimiento de nuestras poblaciones tendrá consecuencias económicas y sociales de gran calado. Las principales universidades del mundo también están abordando esta cuestión para analizar las diferentes dimensiones de los efectos del fenómeno y así tratar de encontrar los mejores caminos de las futuras estrategias. Hoy todos y todas coincidimos en que el profundo cambio en la pirámide demográfica desequilibra toda la estructura social y económica de nuestros países y provoca grandes transformaciones; desde el mercado de trabajo a la sanidad, pasando por la cultura, el ocio o los flujos migratorios.

Según los datos de Eurostat que maneja la Comisión Europea, en la actualidad, el colectivo de personas europeas mayores de 65 años supone el 19,2% de la población. Y prevén que para el año 2060, será alrededor del 30%. Mientras tanto, las personas en edad laboral, descenderán cerca del 15%. En nuestro caso, según Eustat, las y los mayores de 65 años son hoy el 21,7% de la población de la Comunidad Autónoma de Euskadi, y se prevé que lleguen al 29% para el 2031. Es decir, el ritmo de envejecimiento es aún mayor que la media europea, el “viejo continente” se encuentra más envejecido que nunca en la actualidad. En el caso concreto de nuestro territorio, los y las guipuzcoanas mayores de 55 años abarcaremos, en 2031, el 46,5% de la población frente al 35% actual. Junto a ello, las personas con grado de dependencia pasarán de las 29.000 actuales a las 39.000 para dentro de 13 años. Son datos que evidencian que el envejecimiento de nuestra sociedad ya se encuentra aquí y en pocos años será aún más acentuado.

Adinberri 2Estamos ante uno de los mayores retos de nuestro futuro; uno de los desafíos más importantes a los que nos enfrentamos. No podemos obviar que tenemos un problema de calado como sociedad. Debemos dar respuesta a las nuevas necesidades que se están generando, pero tan importante como ello resulta mirar más lejos e intentar aprovechar la oportunidad que abre esta transformación social que se está produciendo. Porque donde hay un problema también puede haber una oportunidad. El envejecimiento de la sociedad plantea para Gipuzkoa un desafío al que dar respuesta, pero también una oportunidad de futuro que no podemos dejar escapar.

Es objetivo prioritario de la Diputación Foral de Gipuzkoa responder de forma integral y con visión de largo plazo a este tema. Desde el comienzo de la legislatura estamos trabajando junto con los principales agentes del territorio guiados por una idea clara: las personas tienen que estar en el centro de cualquier estrategia, ya que la principal finalidad es mejorar la calidad de vida de las personas mayores. Fruto de esa colaboración y como apuesta de futuro, hemos puesto en marcha la estrategia Adinberri.

Esta iniciativa se está desarrollando como uno de los proyectos estratégicos de Etorkizuna Eraikiz, que además de dar respuesta a las nuevas necesidades que hoy ya están surgiendo, pretende aprovechar las oportunidades económicas y de generación de riqueza que abre esta transformación social. Buscamos maximizar el potencial en la innovación de Gipuzkoa al servicio del envejecimiento saludable, la excelencia del sistema sociosanitario y la competitividad de la industria en este ámbito.

La infraestructura principal del proyecto Adinberri es un innovador centro de referencia en materia de envejecimiento y dependencia que se situará en Pasaia, y prevemos que esté terminado para 2022. Nuestra estrategia tiene la doble visión de aunar lo social y lo económico, de mejorar la calidad de vida de nuestras personas mayores a través de una apuesta decidida por la innovación en la atención sociosanitaria y en el sector biosanitario. Por ello, el proyecto se compone de seis elementos principales: un centro de atención, una unidad de innovación, una agenda estratégica de innovación, una fundación, un ecosistema de agentes colaboradores, así como una convocatoria de ayudas periódica.

AdinBerri es una estrategia abierta a todas las entidades, empresas y agentes del sector del envejecimiento, por lo que vamos a trabajar en la participación e implicación de todas ellas para lograr una articulación de todo el ecosistema, haciendo de la colaboración y la cooperación una de las principales señas de identidad del proyecto.

Estamos ante un gran desafío pero también ante una gran oportunidad como sociedad. Necesitamos afrontar esta nueva realidad y debemos dar una respuesta conjunta, una respuesta como territorio. Y eso solamente lo podemos hacer de forma colaborativa entre los diferentes agentes: administraciones públicas, universidades, empresas, tercer sector, agentes innovadores y el sector biosanitario colaboran en el proyecto Adinberri, son parte intrínseca de él. Ese debe ser el camino de futuro, un camino que debemos de recorrer entre todos y todas. Somos un territorio pequeño con recursos limitados, pero la experiencia acredita que, cuando trabajamos conjuntamente, sabemos dar respuesta a los grandes retos que se nos plantean. Estoy convencido que las y los guipuzcoanos seremos capaces de afrontar el envejecimiento de forma inteligente, y así garantizar el bienestar futuro de las personas mayores y, al fin y al cabo, de toda nuestra sociedad.